Ekainaren 30era arte deskontu horiek jarri dituzte martxan Aguraingo, Asparrenako eta Dulantziko Liburutegiek eta Eguzki Liburudendak.
Bakarrik hiru pausu eman behar dituzu:
1. Irakurri
Lehenengo pausua irakurtzea da; euskaraz irakurtzea, hain zuzen ere. Aguraingo, Asparrenako edo Dulantziko liburutegira joan eta euskarazko edozein liburu maileguan hartzea besterik ez duzu egin behar.
2. Gozatu
Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple-sinple bat bete beharko duzu. Fitxa hori beteta, liburuzainak deskontu txartela emango dizu, Eguzki Liburudendan erabiltzeko.
3.Oparitu
Azken pausua liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, bihotzeko azukre koxkorrari edo, zergatik ez, norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, Eguzki Liburudendan euskarazko beste edozein liburu erosterakoan, horren prezioaren %25 ordaindu ahalko da, edo %50 euskara elkarteko kidea edo mintzalaguna/mintzakide izanez gero.
Horrez gain, maiatza eta ekainaren bukaeran, liburutegi bakoitzean, hile horretan parte hartu dutenen artean 30€ balio duen txeke bana zozketatuko da
Deja un comentario