Araia Sagardotegiak Arabako Lautadako X. Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartuko du

Azaroan Arabako Lautadako Jardunaldi Gastronomikoen X. edizioa egingo da. Araia Sagardotegia (Santsaerreka k., 26 Araia) da parte hartuko duen establezimenduetako bat.

Araia Sagardotegia
Bertako eta sasoiko produktuekin egindako menua eskaintzen dizu (patata, perretxikoak, ehiza, gazta eta ogia), prezio finko oso lehiakorrean: 35 €. Aldez aurretik erreserbatu beharko da tel.: 945 30 47 63. Gainera, menu guztiek txartel bat izango dute opari, hainbat bisita gidaturen artean aukeratzeko (Gazeo eta Alaitza; Agurain; Añua-Arbulu edo Artzai Gazta gaztandegi bat).

Araia Sagardotegia

Deja un comentario

Blog de WordPress.com.

Subir ↑