19. Korrika herriz herri ibiliko da, eta lekukoa eskutik eskura pasatuko da euskaldunen artean. Urte hauetan guztietan jende askok eraman du Korrikaren lekukoa. Aguraingo Ibaia Garagardotegian jarri duten erakusketa martxoaren egun guztietan egongo da zabalik.
Behin martxa hartuta, Arabako Lautadan pauso-hotsak entzungo dira martxoaren 28an. Goizeko 9:26ean Aguraingo lurretatik tipi-tapa egingo du lasterketak.
Gerturatu Ibaia Garagardotegira eta ikusi erakusketa!
Deja una respuesta