Euskaraldia: 11 egun euskaraz

Ostiral honetan hasiko da! Ahobizi-Belarriprest metodologia sustatzea erabaki dugu, hau da, gure akzio esparruan bezeroak animatuko ditugu Ahobizi edo Belarriprest bezala izena ematera.

LAUTADA BIZIRIK ACICSAn erabaki dugu ona dela gure artean Ahobizi eta Belarriprest egotea. Animatzen zaitugu izena ematera. EUSKARALDIA 11 egun dira, Ahobizi edo Belarriprest roletan gure hizkuntza ohiturak aldatzeko.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldia, 11 Egun Euskaraz
zurekin, lankideekin, lagunekin… eguneroko harremanetan

Izan zaitez Belarriprest edo Ahobizi
Izena eman eta jantzi txapa 11 egunetan zehar

BELARRIPREST
Zuk erabakitzen duzu norekin eta noiz egin euskaraz edo erdaraz. Izena ematen baduzu eta txapa janzten baduzu, laguntzen diozu hizkuntza ohiturak aldatu nahi dituen Ahobizi-ri. Zu gabe ezin. Zu zara gakoa

AHOBIZI
Ahobizi izatea zaila da. Ahobizi-k hizkuntza ohiturak aldatu nahi ditu. Ahobizi-k beti egin behar die euskaraz ulertzen duten guztiei. Ulertzen dioten bitartean euskaraz jarraituko du, nahiz eta solaskideak erdaraz erantzun. Batek euskaraz eta besteak erdaraz egitera ez gaude ohituta. Ez da erraza.

EMAN IZENA. 16 urte baino gehiago eduki behar da. Lautadan ia 1100 lagunek izena eman dute dagoeneko.
Zenbat eta gehiago izan orduan eta errazagoa izango da. Info +: https://lautada.euskaraldia.eus/

Paperean, bertan fitxa bete: Aguraingo liburutegian, Dulantziko Kultura Etxean, Asparrengo kiroldegian, Barrundiako Ekonomatoan, Donemiliagako Udaletxean, Burgeluko Udaletxean, Iruraiz-Gaunako Udaletxean, Zalduondo Udaletxean

Interneten: https://izenematea.euskaraldia.eus

Eskerrik asko!

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: