Ahobizi edo Belarriprest bezala izena emateko aukera egongo da tailerrean bertan. Momentuz, ez dago beste modurik izena emateko, tailer batera etorri behar da. Norberaren datuekin fitxa bete eta antolakuntzari eman bertan.
Tailer batean hauxe egingo dugu:
-Belarriprest edo Ahobizi izateko arauak azalduko ditugu.
-Norberak bere eguneroko harremanen mapa egingo du, aztertzeko eta erabakitzeko zein den rolik bakoitzarentzat.
-11 egun horiek iritsi aurretik zer egin dezakegun norberaren espazio linguistikoa prestatzeko praktikan ipiniko dugu.
-11 egun horietan, rol bakoitzaren gomendioak emango ditugu.


Antolakuntzak aurreikuspenak egin ahal izateko, tailer batera etortzeko izena eman behar duzu.
Etortzeko asmoa baduzu link honetan zure datu batzuk sartu, aukeratu herria eta eman BIDALI:https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeuKodAFyszWISch-3XyKJaylOXFG-t0oDMc-r-ectldEz0EA/viewform?usp=sf_link
Etorri eta ekarri zure ingurukoak!

Deja una respuesta